XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12. Artikulua - Kreditu aldaketen erregimenaren printzipio orokorrak

1. Kreditu aldaketak Foru Arau honetan xedatutakora egokituko zaizkio, eta aldatu ez diren alderdiei dagokienez 17/1990 Foru Arauan agindutakoa beteko dute.

2. 17/1990 Foru Arauaren 53.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, kreditu aldaketarako proposamen orok berariaz adierazi beharko ditu berak eragindako programa, sekzio eta kontzeptua.

Proposamen bakoitzak, zurituko duten arrazoiez gainera, dagozkion gastu-programak burutzean lortu beharreko helburu eta egin beharrezko ekintzekiko eragina adierazi beharko du, kasu bakoitzean beren adierazleen aldizkatzea eta zenbatzea eguneratuz.

Hori dela eta, helburuen eta berauen adierazleen mugapen, edukin edo hedadurari edo horiekin zerikusia duten inbertsio proiektuei eragiten dieten aldaketa-espedienteetan egitate horiek adierazi beharko dira.

13. Artikulua - Kreditu transferentzien erregimena.

1. 17/1990 Foru Arauko 54.2 artikuluan aurrikusitakoaren arabera, kreditu transferentziak ondorengo mugetara atxikiko dira: